Lehenengo eta behin, EuskalGNU elkartearen webgunetik jaitsiko dugu fitxategi hau. Tar.Gz fitxategi bat da, beraz, destrinkotu egin beharko dugu. Horretarako, klik bikoitza egin jaitsi berri dugun fitxategiaren gainean eta File-Roller irekitzerakoan (WinZip bezalako zerbait, baina Linuxerako), irudian agertzen den DEBS katalogoa /tmp karpetan destrinkotuko dugu.
Aurrekoa egin eta gero, une honetan gaztelaniaz edo inglesez instalatuta dugun OpenOffice desinstalatu behar dugu (euskerazko bertsioa instalatu ahal izateko). Horretarako “Añadir y quitar…” hautatu:
Orain OpenOffice-eko fitxategiak desgaitu (irudian gaituta agertzen direnak) eta “Aplicar cambios” sakatu.
Azkenengo pausua, OpenOffice euskeraz instalatu! (azkenean!). Horrretarako, komando lerroko aginduak lantzeko terminal bat ireki eta hurrengo aginduak landu :
$ cd /tmp/DEBS
$ sudo dpkg -i *deb
$ cd /tmp/DEBS/desktop-integration
$ sudo dpkg -i *deb
Eginda! “Aplicaciones/Oficina” menu aukeran izango dituzu eskura Writer/Impress/Calc/Base eta beste batzuk, denak euskeraz. Hurrengo pausua: XUXEN zuzentzaile ortografikoa instalatzea izango litzateke, baina hori beste egun baterako utziko dut.
You have already tagged this post. Your tags: