Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak

Aurten ere (eta honekin 3 urte betetzen ditugu jada), Software Librearen inguruko graduondoko Ikastaroa antolatu dugu. On line ikastaro bat da, eta EHUren bedeinkapenarekin dator. Hau da, graduondoko ikastaro ofiziala. Guztira 34 ECTS kreditu gainditu beharko dituzu ikastaroan zehar. Baina benetan diotzut: merezi du, hortik aurrera software libreari buruz ez duzu inolako zalantzarik izango, eta bide batez, dibertituko gara :-) Hona hemen behar dituzun esteka eta xehetasun guztiak: Euskal Herriko Unibertsitateak,Asmoz Fundazioa eta Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzaz, Software Librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatzeko gaitasunak irakasteko helburuarekin antolatu du ikastaroa. Horren ondorioz, elkarrekin Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak on line ikastaroaren laugarren edizioa burutuko dute, nahiz eta Unibertsitate Graduondoko izaera lortu duenetik lehenengo edizioa izan.
  • Ikastaroaren metodologiak malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa tartekatuz.
  • Egitarauak aztertuko diren gaiak, izango duten iraupena eta parte hartuko duten irakasleak biltzen ditu.
  • Matrikulazio epea 2008ko urriak 8ra arte zabalik. Ikasle kopuru mugatua.
  • Iraupena: 2008ko urriaren 18tik 2009ko uztailaren 17ra.
  • Aurkezpen bideoa
Informazioa eta izen-ematea: Tel: 0034 943 21 23 69, http://linux.asmoz.org/, linux AT asmoz.org
Ningun
Una lista de términos separados por comas que describe el contenido. Ejemplo: GNU, Software Libre, Linux, Debian.
Noticia original: diariolinux.com

Valid XHTML 1.0 Strict